Berridazketak 3.2

5.0(1)
studied byStudied by 14 people
GameKnowt Play
learnLearn
examPractice Test
spaced repetitionSpaced Repetition
heart puzzleMatch
flashcardsFlashcards
Card Sorting

1/19

encourage image

There's no tags or description

Looks like no tags are added yet.

Study Analytics
Name
Mastery
Learn
Test
Matching
Spaced

No study sessions yet.

20 Terms

1
New cards

Hiriarekiko hurbiltasuna gure baserriarentzat mesedegarri izan beharrean, kaltegarria da.

………………………………………………………….. baino kalte ……………………………….

Hiriarekiko hurbiltasunak gure baserriari mesede baino kalte handiagoa egiten dio.

2
New cards

Mendekuak mendekatua jakinaren gainean dagoela gauzatu behar dira; bestela, alferritakoak dira.

………………………………………………………………………………………….. ezean.

Mendekuak gauzatzea alferritakoa da mendekatu jakinaren gainean egon ezean.

3
New cards

Peruren begietan ez ziren arestiko galdera ikurrak ageri, emoziozko harridura ikurrak baizik.

………………………………………………………………………………………………. ordez.

Peruren begietan emoziozko harridura ikurrak ageri ziren arestiko galdera ikurren ordez.


4
New cards

Etxetik urruen, herrimin bizia sentitzen dugu. Urrunago eta biziago.

Zenbat eta …………………………………………………………………………………………

Zenbat eta etxetik urrunago, orduan eta herrimin biziagoa sentitzen dugu.

5
New cards

Neskekin ibili nahi duzuela? Hori normala da zuen adinean.

Normala ere bada ……………………………………………………………………………

Normala ere bada zuen adinean neskekin ibili nahi izatea.

6
New cards

Oso nahasia eta bihurria da inguruan gertatzen ari dena. Ondorioz, azalpen horiek errealitatearen ikuspegi bat eraikitzeko aukera eman didate.

Hain ………………………………., non ……………………………………………………….

Hain da nahasia eta bihurria ingiruan gertatzen ari dena, non azalpen horiek errealitatearen ikuspegi bat eraikitzeko aukera eman didaten.

7
New cards

Garai hartan gizaki eta lurralde guztiak enperadorearen mendeko ziren.

………………………….. ez zen………………………………………………………………….

Garai hartan ez zen enperadorearen mendeko ez zen gizakirik, ez lurralderik.

8
New cards

Urteak aurrera doaz; beraz, behin eta berriro pentsatu behar zer egin behar dugun. Bestela, zerbait txarra gertatuko zaigu.

………………………………. neurrian……………………………………. gerta ………………..

Urteak aurrera doazen neurrian, behin eta berriro pentsatu behar zer egin behar dugun zerbait txarra gerta ez dakigun.

9
New cards

Hil aurretik azken borondatea zein dudan galdetuz gero, zer eskatuko nukeen? Bada, nire bizitza beste horrenbeste luzatzea edo. 

Pentsatzen dut…………………………………………….. galdetuko ………………………..

Pentsatzen dut hil aurretik nire borondatea zein dudan galdetuko balidate, nire bizitza beste horrenbeste luzatzea eskatuko nukeela.

10
New cards

Ez dugu irrikatu behar egoera bakar bat izatea; aitzitik, aldizkako egoerak izatea irrikatu behar dugu.

………………..duguna …………………………………………………………….. baizik.

Irrikatu behar duguna ez da egoera bakar bat izatea, aldizko egoerak izatea baizik.

11
New cards

Denda horretako jantziak egokiak dira. Gure seme-alabei gustatzeko modukoak bai. 

…………………………………..ez gero, ……………………….gusta ……………………..

Denda horretako jantziak egokiak direnez gero, gure seme-alabei gusta dakizkieke.

12
New cards

Ez nuen uste, baina aldapa honek neka-neka eginda utzu nau.

……………………………………………………baino …………………………………………

Aldapa honek uste baino nekatuago utzi nau.

13
New cards

Joneri eskatu nion, baina Eider izan zen laguntza eman zidana.

Nahiz eta …………………………………………………………………………….. baizik.

Nahiz eta laguntza Joneri esketu nion, ez zen bera izan lagundu zidana, Eider baizik.

14
New cards

Haurrak hezteko jo eta zigortu egin behar direla uste du oraindik zenbaitek.

Badago ………………………………………………………………………………………………

Badago oraindik, haurrak hezteko jo eta zigortu egin behar direla uste duenik.

15
New cards

Horiek azken urteotan ez diote elkarri agurrik egin.

…………………………………………. agurtu ……………..ela.

Badira urte batzuk horiek elkar agurtu ez dutela.

16
New cards

Gezurra ematen du, baina erraztasuna da Schumannen paino lanek duten zailtasun nagusia.

…………………………ere………………………………………………………….. datza.

Gezurra ematen badu ere, Schumannen piano-lanen zailtasun nagusia erraztasunean datza.

17
New cards

Ohitura batzuk galtzen ari dira. Horreak erakusten du gizartea aldatzen ari dela.

Badira ………………………………………………………………….. erakusten……………

Badira galtzen ari diren ohitura batzuk, gizartea aldatzen ari dela erakusten dutenak.

18
New cards

Errepertorio normal bateko piezak jotzeko orduan eragozpen bakarra izango dut: piezaren beraren zailtasuna.

……………………………………………………………………. beste eragozpenik …………….

Errepertorio normal bateko piezak jotzeko orduan, piezaren beraren zailtasuna beste eragozpenik ez du izango.

19
New cards

Zera entzun dut, mediku berria homeopatian oso jantzia dela.

………………………………………………………………. daki.

Entzun dudanez, mediku berriak homeopatiaz asko daki.

20
New cards

Zamarraren lepokoa jaso eta ez nuen arratsaldero bezala tren geltokiko bidea hartu; hondartza inguruko etxadietarantz jo nuen.

……………………………………………………………………………………………………ordez.

Zamarraren lepokoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz jo nuen, arratsaldero bezala tren geltokiko bidea hartu ordez.