Ekonomia T1

1. UNITATEA: EKONOMIA: ERABAKIEN ZIENTZIA

1. Ekonomia

Gizarte-zientzia da, gizakien premiak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta baliatzeko modua aztertzen duena, gizartearen portaera aztertuz eta munduaren funtzionamendua ulertzen eta erabakiak hartzen lagunduz.

1.1 Premiak

Premia bat zerbaiten faltaren sentsazioa eta hura asetzeko nahia da.

        - Lehen mailakoak: Biziraupenarekin edo garapen pertsonalarekin loturikoak. Gizarteak ezinbestekoak kontsideratzen dituenak.

        - Bigarren mailakoa: Ez dira ezinbestekoak, baina ongizatea handitu dezaekete. Ezberdinak dira garai eta kultura ezberdinetan, adin ezberdinetan.

Gure premiak asetzen dituen orori ondasun eta zerbitzu deritzogu. Ondasunak ukigarriak eta materialak dira (arropa, elikagaiak eta etxebizitza), eta zerbitzuak, berriz, ukiezinak eta ez-materialak (hezkuntza, osasuna eta garraioa).

Ondasunak zenbait faktoreren/irizpide ezberdinen arabera sailkatu daitezke:

UrritasunaAskeakMugagabeak dira (airea, izarren argia)
EkonomikoakMugatuak, prezio bat dute eta erabilgarriak dira (mugikorra)
Eraldaketa-mailaTartekoakEzin dute azken beharra asetu, oraindik eraldaketa bat behar dute
AmaierakoakErabiltzeko edo kontsumitzeko prest dauden ondasunak
EskuragarritasunaPublikoakHauek erabiltzean ez da inor baztertzen (parkeak, libutegiak)
PribatuakHauek erabiltzean norbait baztertzen da
FuntzioaKontsumoaPremiak zuzenean asetzen dituztenak (automobila, etxebizita)
KapitalaPremiak zeharka asetzen dituztenak (makinak, dirua)

1.2 Ekonomia-eskasia

Gure beharrak asetzeko, eskasak diren baliabideak erabiltzen ditugu, arazo honi ekonomia-eskasia deritzogu eta guztioi eragiten digu.

Ekonomia-eskasia, pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da.

Bi ezaugarri bereizgarri ditu: Unibertsala da, denoi eragiten digu, nahiz eta modu desberdinean. Eta erlatiboa, denei ez digulako berdin eragiten.


2. Aukeratzea uko egitea da

Aukera-kostuaAukeratzen dugun bakoitzean, uko egiten diogu bazter utzi dugun aukera da.
Kostu berreskuraezinakIraganekoak dira, erabaki berrietan eraginik izan behar ez luketenak.
Onura eta kostu gehigarriakAnalisi marjinalak jada hartutako erabaki baten kostu gehigarriak eta onura gehigarriak aztertzen ditu.
PizgarriakPertsonak jardutea eragiten duen orori esaten zaio, eta sari zein zigor bat izan daiteke.
Efizentzia eta ekitateaEfizientzia eskura dauden baliabideei ahalik eta probetxu handiena ateratzea da.  Eta ekitatea, berriz, baliabide horiek ahalik eta modurik berdinean banatzea.

3. Erabaki-hartzaileak, erabakiak eta baliabideak

Erabaki-hartzaileen edo ekonomia-eragileen hiru multzo bereiz ditzakegu: familiak (kontsumo pribatua), enpresak(ekoizpen pribatua) eta sektore publikoa (kontsumo eta ekoizpen gizarteko).

Kontsumoa eta ekoizpena dira ekonomia ororen oinarrizko erabakiak eta jarduera ekonomikoak esaten zaie. Eta ekoizteko, beharrezkoak dira ekoizpen-faktoreak.

3.1 Ekoizpen-faktoreak

Ekoizpen-baliabideak edo ekoizpen-faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren oinarrizko elementuak dira.

  • Baliabide naturalak (lurra): Naturan jatorria duen elementuak dira (mineralak, adinidez).

  • Lana: Ekoizpen-prozesuan parte hartzen duen ordaindutako giza jarduera, fisiko edota intelektuala (langileak, esaterako).

  • Kapital-ondasunak: Dirua eta elementu fisikoak edo ekoizpenean erabiltzen diren ekipamendu guztia (makinak, adibidez).

  • Enpresa-ekimena: Baliabideak antolatzen eta langileak gidatzen duen funtzioa (enpresaburu eginkizunak).

3.2 Ekoizpen faktoreen ordainketa

Errentak ekoizpen-baliabide bat denboraldi jakin batean erabiltzearen truke ordaintzen den prezioa. Hiru mota daude: alokairua, natura-baliabideetatik badator; soldata, lanak sortzen badu, eta interesak, kapitala badu jatorri.

3.3 Ekonomia-eragileak eta jarduera ekonomikoak

FamiliakOndasun eta zerbitzuak kontsumituEnpresei ekoizpen-baliabideak eskeiniAhalik eta behar gehienak asetu, dituzten diru-sarrerak eta lehentasunak kontutan hartuta
EnpresakOndasun eta zerbitzuak ekoiztuFamiliei ordaindu ekoizpen-baliabideen trukeAhalik eta etekin ekonomiko handiena jaso, produktu gehiago edo prezio altuagoan salduz
Sektore publikoakJarduera ekonomiko osoa erregulatuGizartearen ongizatea hobetzea, efizientzia, ekitate eta egonkortasuna bilatu

3.4 Errentaren fluxu zirkularra

Merkatua, sailtzaileek eta erosleek egiten dituzten salerosketa-jardueren multzoari esaten zaio.

Errentaren fluxu zirkularra familien eta enpresen artean, merkatuen bidez eta sektore publikoak araututa, egiten diren ondasunen eta errenten trukearen bereizgarri diren erlazio multzoa da.

4. Ekonomiaren azterketa

Ekonomia-ereduak adierazpen grafiko sinplifikatuak dira, eta errealitatea askoz konplexuago baten portaera azaltzeko erabiltzen da.

Ekonomiaren azterketaren HELBURUA aintzat hartutan, 2 ekonomia bereiz ditzakegu:

        - Ekonomia positiboa: Datu eta gertakari ekonomikoak diren bezala deskribatzen ditu,

datu objetiboekin.

   - Ekonomia normatiboa: Gauzak nolakoak izan beharko luketen aztertzen du. Datu objetiboetatik ateratzen ditugun interpretazio eta balorazioak izaten dira.

Ekonomiaren azterketa bi arlotan egituratzen da:

        - Mikroekonomia: Eragile ekonomiko bakoitzaren portaera eta erlazioak aztertzen ditu.

   - Makroekonomia: Ekonomiaren portaera orokorra aztertzen du, eragile ekonomikoen arteko harremanen ondorioak.