Untitled
BIGARREN PIZKUNDEA
• Noiz hasi zen? Zeinen diktaduraren ondoren?
- 1930ean hasi zen, Primo de Riveraren diktadura amaitu ondoren.
• Zerrek hartu zuen indarra garai honetan, zein izan zen mugimenduaren gidarietako bat eta zer egin zuen?
- Garai honetan euskal literaturak indar handia hartu zuen, batez ere poesiak.
- Mugimenduaren gidarietako bat Jose Ariztimuño "Aitzol" izan zen, olerkariak bultzatu eta literatura lehiaketak antolatu zituela.
- Hernaniko hilerrian fusilatu zuten frankistek.
• Bigarren Pizkundeko olerkiak garrantzitsuak izan ziren eta hauek izan ziren idazle ospetsuak, lotu izena irudiarekin:
- Nikolas Ormaetxea
- Xabier Lizardi
- Estepan Urkiaga (Gasteizen frankistek fusilatua)
EUSKAL PIZKUNDEA
LEHEN PIZKUNDEA
• Noiz hasi zen? Zein gerraren ondoren?
- XIX. mendearen amaieran hasi zen, Azken Gerra Karlistaren ondoren (1876).
• Bete hutsuneak:
- Garai hartan Euskal Herriak krisi politiko eta sozial handia bizi izan zuen, batez ere foruen deuseztapenagatik eta industrializazioaren ondorioz.
- Garai hartan hainbat aldizkari eta ekimen kultural sortu ziren euskararen eta abertzaletasunaren alde, aipatu bat:
- Euskal Erria
- REVISTA
- EUSKARA.
- ANU FRENCHO
- AUMERO & SUMARTO.
• Pizkunde honetan hainbat pertsona garrantzitsu nabarmendu ziren, aipatu bat eta zer egin zuen:
- Resurrección María Azkue lekeitiarrak euskal hizkuntzaren ikerketan lan handia egin zuen, hiztegiak, kantutegiak eta lan filologikoak argitaratuz.
• 1918an eta 1919an zer bi gauza sortu ziren euskal kultura sustatzeko?
- Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia (Euskararen Akademia).
KATALUNIAR ESTATUA ALDARRIKATZEA
• Zer zen CEDA eta CEDAko 3 ministroak gobernuan egoteak kezka sortu zuen Katalunian?
- Honek zer ondorio ekarri zituen?
- Lluís Companys-ek Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen, Espainiako Errepublika Federalaren barruan.
• Altxamenduaren porrotak zer ekarri zuen?
- Generalitatea desegin eta gobernu autonomoko buruzagiak espetxeratu zituzten.
• Hutsuneak bete:
- Ondoren, gobernua krisian sartu zen.
- Alderdi Erradikaleko ustelkeriaren eta desadostasun ideologikoen ondorioz, gobernuan zegoen koalizioa hautsi egin zen, eta beste hauteskunde orokor batzuk antolatu ziren 1936ko otsailerako.
• Fronte popularra, aipatu zein urteetan gertatu zen azken hauteskundeak eta gauzarik garrantzitsuenak:
- 1936ko otsailean egin ziren, Fronte popularra, ezkerreko hainbat alderdiren muntzoa da eta hauek irabazi zuten hauteskundeak.
- Erreformen politikri ekin zioten berriro.
• Zeinek ordezkatu zuten errepublikako presidentea 1936ko maiatzean?
- Azañak Alcalá Zamorak ordezkatu zuen presidentea.
ERREPUBLIKAREN KRISIA
• Zer gertatu zen bi urteko erreformarekin, zeinek dimititu zuen eta zer gertatu zen ondorioz?
- Erreforma bertan behera geratu zen, Manuel Azañak dimititu zuen eta ondorioz hauteskundeak egon ziren.
- Zentoko + eskuinekoak garaitu zuten.
• Bete hutsuneak:
1. Erlijioari buruzko legeak aldatu ziren.
2. Lan-legedia eta nekazaritza-erreforma zuzendu ziren.
3. Sanjurjo jeneralaren estatu-kolpean parte hartu zutenei amnistia eman eta armadan zituzten postuetara itzultzen utzi zitzaien.
• Noiz gertatu zen Urriko Iraultza?
- 1934ko urrian gertatu zen.
• Zer gertatu zen Urriko Iraultzan?
- Zer izan zen traizioa ezkerreko alderdi errepublikanoarentzat? Zein izan ziren ondorioak?
- Lerrouxek, gobernu berri bat osatu zuen eta CEDAKO 3 ministro izendatu zituen.
- Ezkerreko alderdi errepublikanoek traiziotzat hartu zuten hau.
- Ondorioz, greba orokorrak eta protestak etorri ziren.
• Non izan zuen arrakasta iraultzak?
- Asturiasen eta euskal herrian Arrasate eta Eibar inguruan.
• Zer egin zuten langile erakundeek? Zer helbururekin? Eta zer ondorio ekarri zituen?
- Langile erakundeek meatzeguneak okupatu zituzten, gobernu iraultzaile bat sortzearen helburuarekin.
- Ondorioz, armadak eta Estatuko segurtasun-indarrek gogor zapaldu zituzten.
SANJURJO GENERALAREN JARDUERAK
• Zer egin zuen Sanjurjo generalak 1932an?
- Ekonomiak okerrera egin ondorioz, gobernuari zaildu egin zitzaion erreformekin jarraitzea, horrek istiluak areagotu zituen.
- Langabeziak gora egin zuen.
- Erreformek gastuak handitu zituzten, eta ez zen dena oraintzeko baliabide ekonomiko nahikorik egon.
ERREFORMA GARAIA
• Ze urte bitartean gertatu zen bigarren errepublika? Niceto Alcalá Zamora utzi ostean zeinek hartu zuen gobernua?
- 1931-1933 eta Manuel Azañak hartu zuen gobernua.
• Zein zen gobernuaren helburu nagusi?
- Herrialdea modernizatzea eta demokratizatzea.
• Aipatu eta azaldu Gobernuak egin zituen erreforma guztiak:
- Adib: Konstituzioak autonomia-eskubidea onartu zien eskualdeei.
- Katalunia izan zen prozesua hasten lehena, 1932an, Kataluniako Autonomia Estatua onartu zen. Francesc Macià presidente.
- Erreforma militar bat egin zen. Armadako agintari batzuk ez ziren errepublikari leial izan, hauek erreserbara igaro ziren.
BIGARREN ERREPUBLIKA
• Zer egon zen errepublikaren aurretik, zeinek agintzen zuen eta zein urteetan?
- Diktadura militarra, Miguel Primo de Rivera egon zen 1923tik 1930ra.
• Zer gertatu zen diktadura militarrean?
- Konstituzioa bertan behera gelditu ziren, alderdi politiko eta sindikatuak debekatu.
- Alhucemetako Lehorreratzearen arrakastarekin, 1925, Marokoko gerra amaitu, 1927an.
- Hainbat obra publiko egin zituen.
- Industria indartu zen, estatuko monopolioak sortu ziren telekonunikazioetan eta petrolio- eta gasolina-hornikuntzan (CAMPSA).
• Zeintzuk hasi ziren erregimena kritikatzen?
- Intelektualak, ikasleak, langileak eta talde nazionalistak.
• Miguel Primo de Riverak dimititu ondoren zer geratatu zen?
- Gobernu berri bat sortu eta 1876ko konstituzioa berrezarri eta udal/hauteskundeak antolatu zituen Alfontso XIII.ak.
• Noiz hasi zen Bigarren Errepublika eta zeinek irabazi zituzten udal-hauteskundeak?
- 1931ko apirilaren 12an eta errepublikanoak irabazi zuten udal-hauteskundeak.
• Non jarri zuten lehen aldiz Bigarren Errepublikako bandera?
- Eibaren jarri zuten, Merkatu plazan.
• Zer hasi zen Donostiko itunaren ondoren eta zer egin zuen Niceto Alcalá Zamorak?
- Behin-behineko gobernu bat egiten hasi ziren Donostiko itunaren
GERRAREN ONDORIOAK
• Zenbat hildako egon ziren?
- Ez dakigu ziur baina gutxi gora-behera, 500.000 eta 600.000 artean.
• Zer izan zen irteera masiboa?
- Bartzelona erori ostean gertatu zen, 450.000 errepublikano inguruk Espainiaren eta Frantziaren arteko muga zeharkatu zuten.
- Asko Frantziako hego-ekialdeko hondartzetako esparruetan sartu.
- Besteak Frantzia osora hedatu.
- Errefuxiatu asko Latinoamerikako herrialdeetara joan ziren.
• Zer gertatu zen ekonomiarekin? Zerrek egin zuen behera?
- Industria-ekoizpena heren bat murriztu.
- Nekazaritzako ekoizpena %25 behera.
- Soro-hedadura handiak galdu.
- Inbertsioek, kanpo-merkataritzak eta kontsumoak behera.
GERRAREN AURREKO URTEAK EUSKAL LURRALDEAN
• Zein menderen hasieran izan zen oparoaldi ekonomikoa?
- XX. mendean.
• Aipatu Bizkaiako industria berriak:
1. Bizkaiko Labe Garaiak
2. Euskalduna
3. La Naval
• Etorkin ugari iritsi ziren euskal lurretara. Zer ondorio izan zituen honek?
- Euskara indarra galduz joan zen, eremu industrializatuetan gaztelania bihurtu baitzen hizkuntza nagusia.
GERRAREN GARAPENA
• Nola gertatu zen gerraren amaiera? GARRANTZITSUENA
- Gobernu errepublikanoa Bartzelonara mugitu zen eta Franco ekialdeko fronterantz abiatu zen, urtebete beranduago Francoren tropek Teruel hartu zuten, Ebro zeharkatu zuten atzeguardiatik eraso eginez baina porrot egin zuten.
- Ebroko gudua irabazi ondoren matxinatuek erraz egin zuten aurrera Kataluniarantz, Bartzelona hartu zuten baita Madril ere.
- Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen.
GERRAKO BIZIMODUA
• Nolakoa izan zen bizimodua?
- Oso gogorra izan zen, bonbardaketak, gosea eta errepresaliak nozitu ziren.
• Non bizi izan ziren bonbardaketak eta zein hiri izan ziren kaltetuenak?
- Eremu errepublikanoko hirietan izan ziren eta hiri kaltetuenak Madril eta Bartzelona izan ziren.
• Oso larria izan zen gosea, zergaitik?
- Gobernuak prezioen kontrola ezarri zuelako.
• Zein da errepresalia mota ohikoena eta adibide bat:
- Paseak ziren errepresalia motarik ohikoenak, talde armatu batek pertsona bat bere etxetik ateratzen zuen, eta paseo bat ematera eramateko aitzakiarekin, herritik urruntzen ziren eta hil egiten zuten.
BRIGADA INTERNACIONALAK
• Zenbat herrialdek sinatu zuten akordioa gatazkan ez sartzeko?
- 27 herrialdek sinatu zuten akordioa baina ez zen bete.
• Zein herrialdek lagundu zien Errepublikari eta zeinek matxinoei?
- Italia faxistak eta Alemania naziak matxinoei.
- Stalinen Sobietar Batasunak Errepublikari.
• Zer zen Brigada Internazionala eta zerren aurka borrokatzen zuten?
- Internazionak Komunistak Parisko egoitzatik antolatutako gudulari bolondresen taldea zen eta faxismoaren kontra egiten zuten.
- Europa osotik etorri ziren brigadistak faxismoaren aurka egitera, gehienak komunistak ziren.
GERRAKO GARAPENA
• Madrilgo gudua; jarri dakizun gustia
- 1936ko abuztuan, Marokoko tropak Cadizera iritsi. Gero, Extremadurara eta Toledora sartu eta urriaren amaieran Madrilgo sarrerara iritsi.
- Errepublikako gobernua Valentzian ezarri zen, eta junta militar bati agindu zitzaion hiriburua defendatzeko.
- Brigada Internazionalen eta sobietar hegazkin eta tankeen etorrerak matxinatuek hiriburua konkistatzea eragotzi zuen.
• Iparraldeko frontea
- Madrilgo gudua galdu ondoren, Francoren tropak iparralderantz joan ziren.
- 1937ko apirilaren 26an, hegazkin alemanek Gernika bonbardatu zuten.
- Gero, matxinatuek Bilboko Burdin Hesiari eraso zioten, eta azkenik hiria okupatu zuten 1937ko udan.
1936ko GERRA
• Zergaitik deitzen da 36ko Gerra eta ez Gerra Zibila?
- Gerra Zibila deitu beharrean 36ko guda edo gerra deituko diogu, bertako euskal protagonistek deitu bezala. Izan ere, herriak demokratikoki aukeratutako gobernuaren kontrako estatu-kolpe baten ondoriozko gerra bat izan zen.
• Noiz hasi zen altxamendua?
- 1936ko uztailaren 17an hasi zen.
• Zein hiru pertsona izan ziren estatu kolpea zuzendu zutenak?
- Sanjurjo, Franco, Mola jenerala.
• Zergaitik iraun zituen hiru urte gerrak? Eta zein bi eremutan banatu zen Espainia?
- Hasieran matxinada militarrak ez zuelako arrakastarik izan hiri handietan, horrek eragin zuen hiru urteko gerra izatea.
- Errepublikanoen eremua eta Matxinatuen eremua.
HEZKUNTZA PIZKUNDEA
• Garai hartako eskola ofizialak gaztelaniaz eta frantsesez ziren, horren aurrean zer sortu zuten eta noiz?
- Ikastolak, XIX. mendearen amaieran hasi ziren baina batez ere XX. mendearen 30eko hamarkadan garatu.
- 36ko gerrak guztia eten zuen.
• Zein bi emakumen eduki zuten paper garrantzitsua mugimendu honetan?
- Sorne Unzueta eta Elbira Zipitria.
EUSKAL PIZKUNDEKO BERTSOLARITZA
• Zenbatgarren mendean indartu zen bertsolaritza? Zeinen esker?
- XIX. mendean, Xenpelar eta Bilintx bezalako bertsolariei esker.
• Noiz izan zen lehen Euskal Herriko Bertsolaritzako Txapelketa?
- 1935ean izan zen lehen txapelketa eta Txirritak irabazi zuen.