Geología teoria

GEOLOGIA

1. Lurraren barnealdeko osaera eta egitura

Geosferak
  • Lurraren barnealdeak 6300 km-ko erradioa duen esfera harritsua du.
  • Kanpoaldeko ¾ ozeanoz estalita.
LURRAREN BARNEALDEA aztertzeko metodoak:
  1. Zuzeneko metodoak
       - Arroka laginak (muestrak) zuzenean analizatzen dira informazioa lortzeko
         - Lurrazaleko laginak
         - Sakoneko laginak (gehienez 12 km-ko sakonerara iritsi gara).
  2. Zeharkako metodoak
       - Informazioa lortzeko uhinak, grabitatea, magnetismoa, dentsitatea, tenperatura, meteoritoak aztertzen dira.
METODO SISMIKOA
  • Informazio gehien ematen duen zeharkako metodoa da.
  • Lurrikarietan sortutako uhin sismikoen hedapen-abiadura aztertzen da (mundu osoko sismografoek jasotzen dute informazio hau):
      - P uhinak (primarioak): Solido eta likidoak zeharkatzen dituzte, azkar doaz.
      - S uhinak (sekundarioak): Solidoak zeharkatzen dituzte, mantso doaz.
      - Uhinen abiadura asko aldatzen denean, ETENUNE bat dagoela diogu.
Etenune hau gertatzeko arrazoiak:
  • Arroken egoera fisikoa aldatzea
  • Arroken osaera kimikoa aldatzea
Etenuneak:
  • Mohorovicic: lurrazala eta mantuaren artean
  • Gutemberg: mantua eta nukleoaren artean
  • W.& Lehmann: kanpo eta barne nukleoen artean
Lurrazala
  • S uhinak
  • P uhinak
EREDU GEOKIMIKOA

(Geruzak sailkatzeko irizpidea: osaera kimikoa)

  1. Lurrazala
       - Kanpoaldean dagoen geruza zurrun eta hotza da.
       - Bi mota daude:
         - Lurrazal kontinentala: Granito asko dauka; 70 km-ko sakonerara iritsi.
         - Lurrazal ozeanikoa: Basalto asko dauka; 10 km-ko sakonerara iritsi.
  2. Mantua
       - Arroka dentsoagoz osaturik (peridotita asko dauka); 2900 km-ko sakoneraraino iritsi.
  3. Nukleoa
       - Burdina eta nikel ugari ditu; 2900 km-ko sakoneratik Lurraren erdiguneraino.
EREDU GEODINAMIKOA

(Geruzak sailkatzeko irizpidea: jariakortasuna, egoera fisikoa)

  1. Litosfera
       - Kanpoaldean dagoen geruza zurruna, lurrazala eta goi mantua barnean hartzen ditu.
  2. Astenosfera (erdi mantua)
       - Mantuaren atal honetan tenperatura urtze-puntutik gertu dago. Hortaz, solido-egoeran egon arren, hango materialak oso plastikoak dira.
       - 670 km-ko sakoneraraino iritsi.
  3. Mesosfera (behe-mantua)
       - Arrokaz osaturiko geruza, solido-egoeran dago eta mantuaren goialdea baino zurrunagoa da.
  4. Kanpo-nukleoa
       - Lurraren barneko geruzen artetik likido-egoeran dagoen bakarra; 5150 km-rainoko sakonerara iristen da.
  5. Barne-nukleoa
       - Kanpo-nukleoaren antzeko konposizioa du, baina solido-egoeran dago (presioagatik).
1. Lurraren barnealdeko osaera eta egitura
Endosfera
Corteza

EREDU GEOKIMIKOA

  • Litosfera
    EREDU GEODINAMIKOA
  • 30 km
  • Discontinuidad de Mohorovicic
  • Manto superior
  • Astenosfera (Capa plástica)
  • 100 Km
  • 250 Km.
  • Astenosfera (zona de transición)
  • 670 Km
  • Manto inferior
  • 650 Km
  • Mesosfera
  • Discontinuidad de Gutenberg
  • 2900 km
  • Capa D
  • 2900 km
  • Núcleo externo
  • 5150 Km.
  • Endosfera.
  • Discontinuidad de Lehman
  • Núcleo interno
  • Capas composicionales
  • Capas dinámicas
  • 6370 Km.

7. Energia geotermikoa

Jatorria:
  1. Lurraren sorrerako beroa:
       - Lurra 4600 m.u. sortu zen unibertsoan abiadura handian zihoazen arroka zatien talka etengabearen ondorioz.
       - Talka egitean bero handia askatzen zen, arrokak urtuz, eta itsatsita geratzen ziren arrokak haien artean.
       - Talkak gutxiagotu zirenean, Lurra hoztuz joan zen, baina lurrazalak geruza isolatzaile moduan jokatzen du.
  2. Elementu erradiaktiboak:
       - Planeta barneko atomo erradiaktibo astunen erreakzio nuklearretan bero handia askatzen du. Hau da planetaren barne-beroaren jatorri nagusia.
       - Energia geotermikoa = Lurraren barneko beroa

2. Lurraren dinamika

Teoria fixistak eta teoria mobilistak:
  • Teoria fixistak: “kontinenteak beti egon dira gaur egun dauden lekuan”
  • Teoria mobilistak: “kontinenteak mugitu egiten dira”
  • 1915ean Alfred Wegenerrek kontinenteen jitoa hipotesia proposatu zuen, kontinenteak mugitzen direla frogatu nahiean.
Wegenerren (kontinenteen jitoaren) probak:
  1. Froga geografikoak:
       - Kontinenteen ertzak bat datoz (puzzle bat bezala elkar ditzakegu).
  2. Froga geologikoak:
       - Enkajatzen duten kontinenteetan mendikate eta arroka motek kointziditzen dute.
  3. Froga paleoklimatikoak:
       - Enkajatzen duten kontinenteen eremu batean glaziarretan soilik sortzen diren tillita arrokak aurkitu dira.
  4. Froga paleontologikoak:
       - Enkajatzen duten kontinenteetako zonalde batzuetan fosil berdinak aurkitu dira.
Geosferaren dinamismoa
  • Litosfera ez da geruza jarraitu eta zurruna, plaketan zatituta dago.
  • Ozeanoen hondoa hedatuz eta suntsituz doa:
      1. Dortsalen ozeanikoetan: litosfera ozeaniko berria sortzen da. Dortsalak ozeano erdiko mendikateak dira, non bi plaka bereizten ari diren. Erdian pitzadura bat dute (rifta) eta bertatik magma ateratzen da. Hau hoztean, litosfera berria sortzen da.
      2. Hobi edo fosa ozeanikoetan: litosfera ozeanikoa suntsitzen da. Plaka bat beste baten azpian barneratzen da, urtuz eta magma bilakatuz.
      3. Kontinenteak: mugitzen dira ozeano-hondoarekin batera.
Ozeanoen hedapenaren frogak:
  • Arroken adina:
       - Dortsaletik gertu dauden arrokak sortu berriak dira.
       - Dortsaletik zenbat eta urrutiago egon arrokak, orduan eta zaharragoak dira.
  • Sedimentu kantitatea:
       - Dortsaletik gertu ez dago sedimenturik.
       - Dortsaletik zenbat eta urrunago sedimentu gehiago dago pilatuta litosfera gainean.
  • Paleomagnetismoa:
       - 300.000 urtetik behin planetaren polaritate magnetikoa aldatzen da. Dortsalaren bi aldeetako arroka magnetikoen polaritatearen artean simetrikotasuna dago.
Litosfera plaka litosferiko (edo plaka tektoniko) dago zatituta.
  • Plakak dinamikoak dira: astenosfera plastikoaren gainean mugitzen dira. Gainera, sortu (dortsaletan) eta desagertu (hobietan) egiten dira.
  • Plakak lurraren barne dinamikagatik mugitzen dira: material beroa azaleratu eta zaharrak lurperatzeagatik.
  • Plaken mugimenduak elkarreraginak sortzen ditu haien arteko mugetan (ertzetan): presio eta tenperatura altuek fenomeno geologikoak sorrarazten ditu.

3. Plaken tektonika

Ertz dibergenteak
  • Bereizten ari diren plakak dira:
       - Eraikitzaile deritzenak, litosfera berria eratzen delako: plakak bereiztean, mantuko magma igo eta solidifikatu.
  • Adibidea: Dortsal ozeanikoa, Ozeanoan (Atlantikoko dortsala).
  • Rift kontinentala, Kontinentean (Afrika ekialdean).
Ertz eraldatzaileak
  • Zeharka mugitzen ari diren plakak dira.
       - Tentsio handia biltzen denean, askatu egiten da lurrikara moduan.
  • Adibidea: San Andresko faila (Estatu Batuetan).
Ertz konbergenteak (suntsitzaileak)
  • Elkartzen ari diren plakak dira, litosfera suntsitzen delako.
  • 3 kasu egon daitezke:
       1. Subdukzioa: Plaka ozeanikoa (dentsoagoa) bestearen azpian hondoratzen da. Magma irteten da mendilerroak sortuz ur azpian, azaleratzen badira: uharte-arkua. Adibidea: Japonia.
       2. Bata (dentsoena, ozeanikoa) kontinentalaren azpian hondoratzen da: subdukzioa. Magma irteten da mendilerroak sortuz kostaldearekiko pareleloki: adibidez, Andeak.
       3. Talka egitean materialek gora egiten dute: mendilerroak sortu (Himalaya).
  • Adibidea: Japonia (uharte-arkua).
  • Adibidea: Andeak (Mendilerro bolkanikoak kostaldearekiko pareleloki).
  • Adibidea: Himalaya (Mendilerroak).
Plaka - barruko jarduera
  • Fenomeno geologiko gehienak plaken ertzetan gertatzen badira ere, badira salbuespenak ertzetatik urrun:
       - Puntu beroak (lumak): plaka tektonikoen barnealdean magma igoera bat gerta daiteke, mantutik lurrazaleraino igoz eta sumendi bat sortuz.
Plaken arteko elkarreraginak:
  1. Ertz dibergenteak
       - Dortsal ozeanikoa
       - Rift kontinentala

  2. Ertz konbergenteak (suntsitzaileak)
       - Hemen, litosfera suntsitzen da.
       - 3 kasu:
          - 1. Subdukzioen azpian
          - 2. Lurrikara eta sumendiek sortutako arazo geologikoak
          - 3. Azularen eta lurrazalaren arteko harremana

  3. Ertz eraldatzaileak (pasiboak)
       - Lurrikarak
       - Adibide: San Andresko faila.

4. Magmatismoa, deformazioak eta metamorfismoa

Magmatismoa
  • Magma (arroka urtua) mantutik lurrazalera igotzen denean, hoztu eta gogortu egiten da, arroka magmatikoak sortuz.
Hiru arroka magmatiko mota daude:
  1. Arroka bolkanikoak
       - Magma oso azkar hozten da, lurrazaletik kanpora ateratzen delako (sumendietan).
       - Adibideak:
         - Basaltoa
         - Obsidiana
         - Pumita (apar-harria)

  2. Arroka plutonikoak
       - Magma oso mantso hozten da, ez delako guztiz kanpora ateratzen (lur azpian gelditzen da).
       - Adibideak:
         - Granitoa
         - Gabroa
         - Peridotita

  3. Arroka filoniarrak
       - Magma lurrazaleko pitzadura edo arrailetan sartu eta solidotzen da, hozte-abiadura ertainetan.
       - Adibideak:
         - Pegmatita
         - Porfiroa

Metamorfismoa
  • Lurrazaleko arrokek tenperatura eta presio altuak jasaten dituztenean, eraldatu egiten dira, arroka metamorfikoak sortuz.
Arroka metamorfikoen adibideak:
  • Marmola
  • Arbela
  • Gneis-a
  • Kareharritik sortua
  • Buztinatik sortua
  • Granito edo buztinatik sortua
Arroken zikloa
  • Metamorfismoa = presio eta Tª altuak jasotzean, arroka aldatzea.
  • Magmatismoa = magma solidotzean sortzen diren arrokak.
  • Litifikazioa = sedimentuak arroka sedimentario bihurtzeko jasotzen duten konpaktazio prozesua.
Deformazioak
  • Tolesdurak: konpresio indarrek arroka plastikoetan (deformagarrietan) sortutako uhindurak dira.
  • Failak: indar ezberdinek arroka zurrunetan sortutako hausturak dira.
  • Arrokak zurrunak dira.
Deformazioak:
  1. Tolesdurak
       - Adibidea, Zumaiako Flish-a.
  2. Failak
       - Adibidea, Iruñeako faila.
Failak
  • La falla de Pamplona o Estella:
       - Produces a wide shear band that with the same orientation NNE-SSO, runs to the E and SE of Pamplona from the Sierra de Andía to the eastern zone of the Sierra de El Perdón where some epicenters are also recorded, now and presumably since before the Eocene. This shear band has remained active at least since the Lower Eocene to the Miocene, allowing the movement of tectonic plates.

5. Erliebearen bilakaera

Erliebea aldatuz doa, zergatik?
  1. OROGENESIA: erliebea aldatzea Lur barneko arrazoiengatik: faktore endogenoak → lurrikara eta sumendiak.
  2. GLIPTOGENESIA: erliebea aldatzea Lur kanpoko arrazoiengatik: faktore exogenoak → ura, haizea, eguzkia, izotza…
       - Meteorizazioa: lurrazaleko arroka eta mineralak txikitu eta deskonposatzen dituzten prozesu fisiko, kimiko eta biologikoak.
       - Higadura (erosión): lurrazaleko arroka eta mineralak txikitu eta bertatik eramaten dituzten prozesuak.
       - Garraioa: higatutako materialak (sedimentuak) lekuz aldatzen dituen prozesua da.
       - Sedimentazioa: garraio-agenteak energia galtzen duenean, garraiatutako sedimentuak pilatu eta metatzeko prozesua da (gehienetan itsaso, laku, ibai eta beste sakonuneetan).
Faktore exogenoen ondorioz gertatzen diren prozesuak:
  • Meteorizazioa
  • Higadura
  • Garraioa
  • Sedimentazioa
Klima
  • Klimatek, erliebea arrazoi ezberdinengatik eraldatzen dute:
      - Klima hotzetan → erliebe glaziarrak (izotzak eraldatzen du erliebea)
      - Klima heze epeletan → ibai erliebeak (urak eraldatzen du erliebea)
      - Klima lehorretan → erliebe eoliko eta uholde erliebeak (haizeak eta ur basatiek eraldatzen dute erliebea).
Arroka mota
  • Litologiaren (arroka motaren) arabera, erliebe ezberdinak egongo dira:
      - Granitoetan → berrokalak
      - Arroka bolkanikoetan → pitoiak, galdarak
      - Kareharrian → erliebe karstikoa
Arrokaren kokapena
  • Malda handiko eremuetan arrokak gehiago desgastatzen dira. Arrokaren gogortasunak eta erresistentziak ere eragina izango dute.
  • Itsasoaren presentzia
       - Olatu, marea eta itsasertzeko korronteek kostaldea modelatzen dute.
Beste faktore batzuk
  • Giza jarduerek (meatzaritza, presak, portuetako kai-muturrak) erliebea aldatzen dute.
Modelatzearen eragilea: Izotza
  • U formako haranak
  • Zirkuak
  • Tillita metaketak (1)
  • Morrenak (2)
ERLIEBE KLIMATIKOAK:
  • Klima hotzetanERLIEBE GLAZIARRA
Modelatzearen eragilea: Ura
  • V formako haranak
  • Ur-jauziak
  • Arroilak
  • Ibai terrazak
  • Meandroak
  • Sedimentu metaketak
ERLIEBE KLIMATIKOAK:
  • Klima epel hezeetanIBAI ERLIEBEA
Modelatzearen eragilea: Ur basatiak
  • Badlands-ak
  • Deiekzio konoak
Modelatzearen eragilea: Haizea
  • Arroka fungiformeak
  • Dunak
ERLIEBE KLIMATIKOAK:
  • Klima lehorretanUHOLDE ERLIEBEA eta ERLIEBE EOLIKOA
GRANITOZKO ERLIEBEAK
  • ERLIEBE BOLKANIKOAK
  • ERLIEBE KARSTIKOAK (kareharrizkoak)
      - Granitoa arroka oso gogorra da, baina pitzatua.
      - Bloke oso biribilen metaketak sortzen dituzte, harritzar edo berrokal deritzenak.
      - Gainazal lauak ere agertzen dira.
      - Sumendien erupzioak sortutako erliebeak dituzte (koladak, malpaisak eta eraikin bolkanikoak ezkutu- edo kono-formekin).
Kareharriz osatutako lurretan
  • Arroka honekin, euri-uraren eta airearen CO2-agatik disolbatzen denean. Disoluzio horrek ildoak (lapiazak), sakonuneak (dolinak) eta putzuak (leizeak) sortzen ditu arroka multzoaren azalean, eta barrunbeak (haitzuloak) haren barruan.

6. Historia geologikoak

Nola interpretatu erregistro geologikoa?

4 printzipioak:

  1. Horizontaltasunaren printzipioa: Sedimentuek geruza horizontalak sortzen dituzte, eta gero arroka-geruzak sortzen dira.
  2. Gainjartzearen printzipioa: Beheko geruzak zaharrenak dira, eta goikoenak modernoenak.
  3. Alboko jarraipenaren printzipioa: Estratu (geruza) bakoitzak adin eta osaera berdina du bere luzera osoan.
  4. Fauna segidaren printzipioa: Estratu bateko fosilek adin berdina dute gutxi gora behera.
KONTUAN EDUKI!
  • Lurzoruaren tolesturak direla eta, sedimentuen geruza horizontalak, batzuetan eraldatu egiten dira:
       1. Batzuetan makurtu edo inklinatu egiten dira, guztiz bertikal gelditzen direlarik.
       2. Batzuetan uhindurak ikus daitezke geruzetan: geruza horizontalak, geruza makurtuak, geruza bertikalak
KONTUAN EDUKI!
  • Failak horrela ikusten dira:
  • Magma intrusioak horrela ikusten dira:
Adibidea
  • Zenbat estrato (geruza) daude?
  • Zein da zaharrena?
  • Zer gertatu zen 1 eta 2 geruzen artean?
  • Idatzi historia geologiko osoa:
Adibidea (SOLUZIOAK)
  • Zenbat estrato (geruza) daude?
      - 4 geruza
  • Zein da zaharrena?
      - 1
  • Zer gertatu zen 1 eta 2 geruzen artean?
      - Higadura gertatu zen, horregatik 1 geruza horizontalak orain forma ezberdina du (erliebea du)
  • Idatzi historia geologiko osoa:
      - 1 geruzaren sedimentazioa
      - 1 geruzaren higadura
      - 2-3-4 geruzen sedimentazioa
2. adibidea
  • Zenbat estrato/geruza daude?
  • Zein da zaharrena?
  • Zergatik daude kurba batzuk marraztuta?
  • Zer gertatu zen lehen eta bigarren estratoen artean?
  • Idatzi historia geologikoa.